76. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOAREN MANKOMUNITATEA

Administrari laguntzailearen izendapena

Noain Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoaren Batzarrak erabaki hau hartu zuen, 2002ko ekainaren 3an egin bilkuran:

Administrari laguntzaile bat lanaldi erdian hartzeko deialdiko epaimahaiak aurkeztu duen izendapen proposamena ikusirik, Alicia Beorlegui Gorriz andrea izendatu da, bera baita, probak gaindituta, puntu gehien eskuratu dituen izangaia.

Proposatutako izangaiak deialdiko 9.2 atalak aipatzen dituen egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu, 30 egun naturaleko epean aurkeztu ere Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

Aditzera ematen da, ondorioak izan ditzan eta argitara dadin.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko ekainaren lauan. Mankomunitateko burua, Ina Macaya Arzoz.

Iragarkiaren kodea: A0206513