76. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A R R A L D A

Laguntza kontratua

Kontratuaren xedea: hornidura eta saneamendu sareak eta zoladura berritzeko 3. fasearen proiektuaren prestaketa eta proiektu horren barnean dauden lanen zuzendaritza fakultatiboa.

Kontratuaren prezioa: 47.473,22 euro (BEZa barne).

Eskaintzak aurkezteko epea: Herriko Etxeko idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hogeita seigarren eguneko 14:00ak arte.

Dokumentazioa: Administrazio klausula partikularren pleguak eta dokumentazioaren gainerakoa interesatuen eskura daude, Herriko Etxeko idazkaritzan eta Copian (Iruñeko Pío XII.a etorb., 13).

Garraldan, bi mila eta biko ekainaren bortzean. Alkatea, Daniel Irigoien Pedroarena.

Iragarkiaren kodea: A0206511