III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Lehiaketa publikoaren deialdia, "Labrit Pilotalekua" zerbitzu publikoaren kudeaketa eta ustiapena kontratatzeko, kontzesio bidez
-Eskabideak aurkezteko modua:
Gutunazal batean, bertan sarturik lehiaketaren oinarrietan zehaztutako agiriak.
-Proposamenak aurkezteko tokia eta epea:
Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean, Casa Marceliano etxean, hogeita seigarren egun naturala bitartean, behin ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, betiere, azken egun balioduneko 14:00ak arte.
-Bestelako argibideak:
Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Alorrean (Zapateria kalea, 40-2. solairua), Udalaren Argibide Bulegoan eta Hiritarrendako Laguntza Zerbitzuan (SAC).
Iruñean, bi mila eta biko ekainaren seian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: a0206665