76. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Tasak erregulatzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa behin betiko onestea

Sakanako Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2001eko abenduaren 27an egindako bilkura arruntean, hiri hondakin solidoen kudeaketa, bilketa eta tratamendurako zerbitzuko tasak erregulatzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketari hasierako onespena eman zion. Dagozkion ediktuak iragarki oholean eta 2002ko 21. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 18koan, jarri ondoren, eta jendaurrean egon diren epean alegaziorik aurkeztu ez denez, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, ordenantza fiskaleko ondoko aldaketak behin betiko onetsi dira:

a) "Landa Etxeek" ordaindu beharrekoa: 18,03 euro urteko.

b) Denboraldikotzat jotzen diren negozioek ordaindu beharrekoa: ordenantzan aurreikusitakoaren heren bat (lauhileko bat).

Herriko Etxeek (Udaletxeak), bertan jarduera bat baino gehiago egiten badute: 60,10 euro urteko

d) Etxebizitzek, katastroan horrelako izaera badute, hutsik badaude ere, tasa arrunta ordainduko dute (51,69 euro).

Lakuntzan, bi mila eta biko ekainaren lauan. Mankomunitateburua, José Manuel Leiza Razkin.

Iragarkiaren kodea: a0206364