76. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitate buruaren ebazpena

Ekainaren lauko datarekin, Iruñerriko Mankomunitateko buruak 85/2002 zenbakia daraman ebazpena eman zuen, zeinaren xedapen-testua ondoan transkribatzen dena baita:

"1.-Arautegi Organikoaren 47. artikuluan ezarritakoaz bat, Mankomunitateko buruorde Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunarengan Mankomunitate buruari dagozkion eskumen guztiak delegatzea.

2.-Eskumen uzte hau indarrean egonen da 2002.eko ekainaren 5etik aitzina eta Mankomunitate buruak ebazpen bitartez espreski deuseztatzen duen arte.

3.-Eskumen uzte honen berri Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, eta Batzarre Nagusiari honek egiten duen lehendabiziko bileran jakinaraztea."

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren lauan. Mankomunitate burua, Javier Iturbe Ecay.

Iragarkiaren kodea: A0206518