76. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E G A R I A

Makaldiko bideko azken zatiaren mugaketa espedientea abiarazita

Legariako Udalak, 2002ko maiatzaren 31n egin osoko

bilkura berezian, erabaki hau hartu zuen:

1. Mugaketa espedientea abiaraztea, Makaldiko bideko azken zatiaren eta mugakide dituen Legariako Landalurren katastroko 330, 329 eta 339. lurzatien artean.

2. Erabakia jakinaraztea mugakide diren finken jabeei eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea.

3. Mugaketa lanak irailaren 16an hastea, goizeko bederatzietan.

4. Interesatuek beren eskubideen alde egoki juzgatzen dituzten agiriak aurkeztu ahalko dituzte Legariako Udaletxean, lanak hasteko egunaren aurreko hogeigarren egunera arte. Epe hori iraganik, ez da ez agiririk ez alegaziorik onartuko.

Legarian, bi mila eta biko ekainaren hiruan. Alkate udalburua, María Soledad Martínez Erquicia.

Iragarkiaren kodea: A0206570