76. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Baztango Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko Ikastetxea kudeatzeko kontratazioa

Modalitatea: lehiaketa irekia.

Xedea: Baztango Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko Ikastetxea kudeatzeko zerbitzua kontratatzea.

Kontratuaren aurrekontua: 76.111,17 euro.

Proposamenak aurkezteko: Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azken egun balioduneko eguerdiko hamabiak baino lehen.

Behin-behineko bermea: Baztango Udaleko Gordailuzaintzan obraren aurrekontuaren % 2 dirutan edo legezko abal gisa utzi izana egiaztatzen duen ordezkagiria.

Kontrataziorako baldintzen plegua: interesatuen eskura dago Udaleko bulegoetan (Elizondo).

Proposamenak irekitzea: aurkezten diren proposamen ekonomikoak Baztango Udaletxean irekiko dira, jendaurrean, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hamargarren egun baliodunean, eguerdiko ordu bat eta erdietan

Elizondon, Baztanen, bi mila eta biko ekainaren lauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: .................., helbidea: .................., NAN zk.a:

Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko Ikastetxearen kudeaketa kontratatzeko lehiaketaren berri dut eta hura egiteko konpromisoa hartzen dut, baldintzen pleguari jarraituz, hori ere ezagutzen baitut, hain zuzen ere zenbateko honen aldera: ........... (letraz eta zenbakiz) ........... euro.

(Eguna eta lizitatzailearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0206566