76. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R G I

Udal Planeko eta Hitzarmeneko aldaketa hasiera batez onetsita

Burgiko Udalak, 2002ko maiatzaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Planeko aldaketa, Etxepe S.L.k sustatua, hain zuzen ere 8. poligonoko 52. lurzatiaren kategoria aldatzeko, oihan lurzorua izatetik ekoizpen ertaineko edo generiko izatera pasa dadin. Xedea da lehen eraldatzea egiteko zerrategia paratzea, eta proposatutako hitzarmena gauzatzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Burgin, bi mila eta biko ekainaren zazpian. Alkatea, Manuel Sanz Zabalza.

Iragarkiaren kodea: A0206565