76. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

184/2002 FORU AGINDUA, maiatzaren 15ekoa, Toki Administrazioko kontseilariak emana, Adolfo Echegaray Hernández jauna Toki Administrazioko Toki Azpiegituren Zerbitzuko Hiriko Obren Bulegoko burutzatik kentzea xedatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Adolfo Echegaray Hernández jauna Toki Administrazioko Toki Azpiegituren Zerbitzuko Hiriko Obren Bulegoko burutzatik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru Agindu hau jakinaraztea interesatuari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileri Zerbitzuari eta Toki Azpiegituren Zerbitzuari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamabostean.-Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0205443