76. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

172/2002 FORU AGINDUA, maiatzaren 23koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Cascanteko "Vicenta María" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoaren berariazko izena aldatu eta "Santa Vicenta María" izena onesten duena.

Cascanteko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoaren Eskola Kontseiluak erabaki du ikastetxearen berariazko izen ofiziala aldatzeko proposamena egitea, hots, "Vicenta María" izenaren ordez "Santa Vicenta María" izen berariazkoa ematea.

Udalak erabaki hori berresteko hartu duen erabakia ikusirik.

Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako eskola publikoen, Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen ikastetxe publikoen Erregelamendu Organikoa onetsi zuen otsailaren 4ko 24/1997 Foru Dekretuaren 4. artikuluak ezarritakoaren indarrez (martxoaren 14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2.c) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

AGINDU DUT:

1. Cascanteko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoaren (Ikastetxearen kodea: 31001572) berariazko izen ofizialaren aldaketa onestea; hortaz, hemendik aurrera izen osoa hauxe izanen da: "Santa Vicenta María" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa.

2. Foru Agindu honek ez du administrazio bidea ixten. Haren aurka, interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Foru Agindu hau igortzea ikastetxeko Eskola Kontseiluko buruari, Cascateko Udalari, Idazkaritza Teknikoari, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zerbitzuari eta beste zerbitzuei, Araubide Administratiboaren Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Informazioaren Kudeaketaren Unitate Teknikoari, Ikastetxe Publikoen Finantzaketaren Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Ikastetxeari.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita lauan.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0206122