76. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Repsol-Butano, S.A.k eskatutako administrazio baimenari buruzkoa, Lapoblacióngo udalerrian, Meanoko herrigunean (Nafarroa), petrolio-gas likidotuaren biltegia eta hodi bidezko propano komertzialaren banaketa sarea jartzeko.

Urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73 eta 77. artikuluei jarraikiz, jendaurrean jarri da Meanon gasa banatzeko sarearen proiektua eta GLP gordetzeko biltegiarena. Ezaugarri hauek ditu:

Eskatzailea: Repsol-Butano, S.A., helbidea Arcipreste de Hita, 10, 28015-Madrilen duena, eta jakinarazpenetarako, Urkijo zumarkalea, 80-1.a (48013-Bilbo).

Eskabidearen helburua:

1) Administrazio baimena, propano gas komertziala gorde, banatu eta igorriko dituzten instalazioak eraiki eta ustiatzeko, Meanoko herriguneko etxeetan, merkataritzan eta industria txikietan erabiltzeko.

2) Onura publikoaren onarpena

Kokapena: 20 m3-ko biltegia egin gogo da, Udalarena den lurzati batean lur gaineko 2 depositu finko jarriz, 10 m3-koa bakoitza.

Ezaugarriak: aipatu biltegitik abiatuko da propano komertziala gas moduan banatuko duen sarea. Lur azpian joanen da, batera eta bestera desbideratuz, 668 m egin arte. SDR 11-ko hoditeria, polietilenozkoa, dentsitate ertainekoa, 53333/90 UNEren araberakoa, 40 eta 32 mm-ko diametro nominalekoa, baita 22 mm-koa ere, blokeko hartuneetan edo banakakoetan, hurrenez hurren. Jabetzaren mugatik hurbil edo mugan berean jarritako kutxetetan egonen dira hartuneko balbulak.

Sarea 205,74 Nm3/h-ko emarirako kalkulatu da gehienez, biztanleria guztiak beharko lukeena baino prebisio handiagoa eginez; 1,75 kg/cm2-ko presioa abiaburuan eta 1,30 kg/cm2-koa, gutxienez, punturik urrunenean; 138,5 kg/h-ko kontsumoa egunean. Sarea nahikoa da gas naturala 2,5 bar-eko hasierako presio erlatiboan banatzeko; gutxienez, 2,48 bar absolutuko presioa bermatuz eta 476,99 Nm3/h-ko emaria, abiadura handiena 20 m/s-tik beherakoa izanik.

Aurrekontua: aurreikusi instalazioak (10.867,97) hamar mila zortziehun eta hirurogeita zazpi euro eta laurogeita hamazazpi zentimokoa da.

Egiteko epea: instalazioak urtebeteko epean eginen direla kalkulatu da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta espedientea aztertzeko aukera izan dadin Industri Segurtasunerako Zerbitzuan (Iruñeko Tomás Caballero parkea, Fuerte Príncipe II. eraikina, 1-5. solairua), 8:30etik 14:30era arte, eta nahi diren alegazioak aurkez daitezen, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hiruan.-Industri Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: A0206462