76. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

501/2002 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "N-121 errepidearen gainean, Beriainen, oinezkoentzako pasabidea egitea" izeneko proiektuari onespen teknikoa eman eta jendaurrean jartzen duena.

Herrilan zuzendari nagusiak, apirilaren 17ko 321/2001 Ebazpenaren bidez, "N-121 errepidearen gainean, Beriainen, oinezkoentzako pasabidea egitea" izeneko proiektua prestatzeko lanak esleitu zituen, prozedura negoziatuaren bidez, prentsan iragarrita, 18.030,36 euroan eta 2,5 hilabetean prestatzekotan. Pentia Igenieros S.A. enpresari esleitu zion proiektuaren prestakuntza, 16.137,18 euroan, epe hartarakoxe.

Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak adierazi duenez, proiektua epearen barruan aurkeztu da eta lizitaziorako arautako balio izan zuten baldintza teknikoen pleguan eskatzen ziren baldintza teknikoak betetzen ditu.

Proiektuaren funtsa N-121 errepidearen gainean oinezkoendako pasabide bat egitea da errepidearen bi aldeak lotzeko, Beriaingo industrialde eta zerbitzualdetik hiri barrenera.

Oinezko pasabide hori egiteko lurrak okupatu eta zerbitzu batzuk aldatu behar dira. Hori dela-eta, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak proposatu du proiektua teknikoki onetsi eta obrek ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri dadila.

Horrenbestez, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak adierazi eta proposatu duenarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legeko 36. artikuluko 2. idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoko 57. artikuluan xedaturikoarekin bat, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduaren bidez emanak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

1. "N-121 errepidearen gainean, Beriainen, oinezkoentzako pasabidea egitea" proiektuari onespen teknikoa ematea.

2. Proiektua, ukituriko ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, jendaurrean edukitzea 20 egun baliodunetan. Epe horretan, bidezko juzgatzen dituen oharrak edo alegazioak aurkezten ahalko ditu edonork, argitaratutako zerrendan hutsak zuzentzeko behar diren datuak aurkeztuz, idatziz. Horretarako, interesatuek eskura izanen dituzte lurzatien planoak, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuaren bulegoetan eta Beriaingo Herriko Etxean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Beriaingo Udalari, lurzatien planoen kopia bat igorriko baitzaio, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetzapen Atalari eta Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita lauan.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

E R A N S K I N A

N-121 errepidearen gainean, Beriainen, oinezkoentzako pasabidea egitea. Ukituriko ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

Beriaingo mugapea

Finka zk.: BE-01. Jabea: Aguirre Osácar, María Concepción. NAN edo IFZ: 15.557.354. Eremua: 685 m2. Katastroko poligonoa: 5. Lurzatia: 605. Lur mota: orubea.

Iragarkiaren kodea: A0206277