76. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

618/2002 FORU AGINDUA, ekainaren 4koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Iruña-Agoitz-Irunberri NA-150 errepideko eta Irunberri-Nabaskoze-Ezkaroze NA-178 errepideko zoladura (tarte batzuetan) egokitu eta sendotzea" izeneko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du "Iruña-Agoitz-Irunberri NA-150 errepideko eta Irunberri-Nabaskoze-Ezkaroze NA-178 errepideko zoladura (tarte batzuetan) egokitu eta sendotzea" izeneko lanak kontratatzeko, ondoko baldintza orokor hauei jarraituz:

-Kontratuaren xedea: aipatu lanak egitea.

-Esleitzeko prozedura eta modua: enkantea.

-Kontrataren aurrekontua: 1.420.045 euro.

-Egiteko epea: 6 hilabete.

-Kontratisten sailkapena: G taldea, 4. azpitaldea, f) kategoria.

-Proposamenak aurkezteko tokia eta egun-orduak: 2002ko uztailaren 22a arte, egun hori barne, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorbidea, 3, beheko oina, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

Proiektua eta administrazio klausula partikularren plegua aztertu nahi izanez gero, Zainketa Zerbitzura deitu (San Ignazio etorbidea, 3-3. oina, Iruña) 948-423624 telefonora, edo http://www.cfnavarra.es/obraspublicas webgunean kontsultatu.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2002ko abuztuaren 2an, eguerdiko 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren lauan.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: A0206636