74. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Iturrama auzoan gizarte etxe, liburutegi eta kirol dotaziorako proiektua eta exekuzio oinarriak prestatzeko kontratuaren adjudikazioa

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97. artikuluan xedatua betez, aditzera ematen da Iruñeko Udaleko alkateak 2002ko maiatzaren 2an eman ebazpenaz honako kontratu hau adjudikatu dela:

-Kontratuaren xedea: Iturrama auzoan gizarte etxe, liburutegi eta kirol dotaziorako proiektua eta exekuzio oinarriak prestatzea.

-Adjudikazio bidea: lehiketa publikorako deia.

-Adjudikazioaren prezioa: 249.000 euro.

-Adjudikazio hartzailea: Ramón Garitano Garitano.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren seian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0205085