72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

HIRIBERRI-AEZKOA

Larreen aprobetxamendurako kanonaren aldaketa. Hasierako onespena

Udal honek, 2002ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen hermendiko eta herrilurretako larreak aprobetxatzeagatik ordaindu beharreko kanona aldatzea.

6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Espedientea Udaleko idazkaritzan dago, azter dezaten.

Hiriberri-Aezkoan, bi mila eta biko apirilaren hamaseian. Alkatea, José Miguel Galduroz.

Iragarkiaren kodea: A0204618