72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MURILLO EL CUENDE

108. fazeriaren zati baten desafektazioa. Hasierako onespena

Murillo El Cuendeko Udalak, 2002ko martxoaren 26ko osoko bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik 108. fazeriaren zati bat, 4.940 bat metrokoa, desafektatzeko espedientea, azalera horren erabilera lagatzeko eta bertan paratzeko Agroeléctrica Tudelana, S.A.ren minizentral hidroelektrikoaren elikatze erretenaren ahoa.

Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 143. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientean ondokoak zehaztu dira: aipatu helbururako desafektatuko den eremua; helburu hori lortzeko erabileraren lagapena egiten ahal dela; interes publikoko inguruabarrak badirela. Horiek guztiak kontuan hartuz, eta ikusirik aipatu aginduan nahiz aplikazio orokorreko gainerakoetan xedatutakoa,

Ondokoa erabaki da gehiengo osoz:

1. 108. fazeriako iparraldeko 4.940 metroko azalera desafektatu da, erabilera lagatzeko. Espedienteko plano- ortofotoan ageri da irudikatua, eta bertan dago Agroeléctrica Tudelana, S.A.ren minizentral hidroelektrikoaren elikatze erretenaren ahoa, Udalerrikoa.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta jendaurrean egonen da hilabetez Udalaren iragarki oholean, bidezko erreklamazioak aurkez daitezen.

3. Erreklamaziorik ez bada hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da.

4. Desafektatzeko erabakia behin betikoa denean Nafarroako Gobernuko departamentu eskudunari igorriko zaio, espedientearekin eta Ondasunen Erregelamenduko 143.d) artikuluan zehaztu gainerako xehetasunekin batera, behin betikoz onets dezan."

Erabaki horren aurka errekurtso hauetakoren bat jarri ahalko da aukeran: A) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean; B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administraziorekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik bi hilabeteko epean edo; C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi ondoko hilabetean.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Murillo El Cuenden, bi mila eta biko apirilaren hamaikan. Alkate udalburua, Angel Arnaudas Granell.

Iragarkiaren kodea: A0204441