72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

547/2002 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko neurofisiologia klinikoaren barrutiko fakultatibo espezialista izateko bi lanpostu huts merezimendu-lehiaketa eta lekualdatze bidez betetzeko deialdia bete gabe gelditu dela adierazten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, azaroaren 21eko 1622/2001 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko neurofisiologia klinikoaren barrutiko fakultatibo espezialista izateko bi lanpostu huts merezimendu-lehiaketa eta lekualdatze bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2001eko abenduaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara (154. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta bakarrik Estatu osotik lekualdatzeko izangaiak aurkeztu dira. Txanda horretan behar baino lanpostu gutxiago direnez, ezin da lanpostu hutsik eskaini. Beraz, bidezko da neurofisiologia klinikoaren barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu hutsak bete gabe uztea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskurantzei jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko neurofisiologia klinikoaren barrutiko fakultatibo espezialista izateko bi lanpostu huts merezimendu-lehiaketa eta lekualdatze bidez betetzeko deialdia bete gabe gelditu dela adieraztea. Deialdia abenduaren 21eko 1622/2001 Ebazpenaren bidez onetsi zen eta 2001eko abenduaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 154. zenbakian hain zuzen.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Ospitaleko Langileri Zuzendaritzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hiruan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: a0205362