72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E T X A U R I

Iturriko kalea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Udalak ondoko erabakia hartu zuen 2002ko apirilaren 19ko bilkuran:

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 4/1994 Foru Legearen 119. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Etxauriko Udalak, legezko gehiengoa izanik, ondokoa erabaki du:

1. Etxauriko Iturriko kalea urbanizatzeko obren urbanizazio proiektua onetsi da hasiera batez. Xabier López de Uralde arkitektoak prestatu du eta Etxauriko Udalak sustatu.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, interesatuek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

3. Ukituei banan-banan jakinaraziko zaie hasierako onespenaren erabaki hau.

Etxaurin, bi mila eta biko apirilaren hogeita bian. Alkatea, Alexander Irujo Labiano.

Iragarkiaren kodea: A0204440