72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L U Z A I D E

Eunzaro alderdiko usategien enkante publikoa

Luzaideko Udalak, 2002ko maiatzaren 29ko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen enkante publikorako deia egitea, Eunzaro alderdiko usategien lote bakar baten aprobetxamendua adjudikatzeko.

-Modalitatea: enkante publikoa, plegu itxien prozeduraren bidez.

-Xedea: Eunzaro alderdiko 1etik 14ra (biak barne) bitarteko postuen errentamendua, lote bakarrean.

-Esleipenaldia: 5 denboraldi (2002-2006).

-Hasierako prezioa: 15.050,00 euro, gehi BEZa, lehen denboraldirako.

-Behin-behineko fidantza: enkatean parte hartzeko 901,59 euroko fidantza utzi beharko da.

-Proposamenen aurkezpena: enkatean parte hartzeko proposamenak Luzaideko Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, gutunazal itxi batean eta honekin batera doan ereduari jarraituz beteak. Epea 2002ko uztailaren 6ko goizeko hamaiketan bukatuko da.

-Proposamenak noiz eta non irekiko diren: jendaurrean irekiko dira, 2002ko uztailaren 6an, larunbatarekin, goizeko hamaiketan, Luzaideko Udaletxeko zine aretoan.

-Baldintzen plegua: udal idazkaritzan dago interesatuen eskura.

Enkante hori eman gabe gelditzen bada bigarren bat eginen da, ehuneko hamar merkeago, uztailaren 13an, larunbatarekin, toki eta ordu berean.

Bigarren enkante hori ere eman gabe gelditzen bada hirugarren bat eginen da, hasierako prezioa ehuneko hogei merkatuta, uztailaren 20an, larunbatarekin, toki eta ordu berean.

Luzaiden, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamarrean. Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena: ....................., adinez nagusia. Helbidea: ......., N.A.N. zk.: ............. Nire izenean edo honako hau ordezkatuz (ezabatu egokia ez dena): ............ I.F.K. zk.: ................. Luzaideko Eunzaro ehiza barrutiko 1etik 14era bitarteko usategiak (biak barne) esleitzeko 2002ko uztailaren 6an enkante publikoa eginen dela jakinik, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta prentsan iragarri baitzen, enkantean esleituko diren usategien aprobetxamendua bost denboraldiz (2002, 2003, 2004, 2005 eta 2006 urteetakoak) hartzeko konpromisoa hartzen dut ........... (letraz eta zenbakiz) ............ euroren aldera, lehenengo denboraldirako, hori guztia 2002ko maiatzaren 29ko bilkura arruntean onetsitako baldintzei jarraituz, ezagutzen baititut eta osorik onartzen. Orobat, agertarazten dut ez dudala egungo legerian aurreikusitako bateraezintasun edo ezintasunetatik bakarra ere.

(Tokia, eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0206155