72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S

Kultura, kirol, irakaskuntza, gazteria eta aisia jardueretarako dirulaguntzen deialdia

Eguesibarko Udalak, maiatzaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen ondoko deialdi hau onestea:

-Deialdiaren xedea.

2002. urteko kultura, kirol, irakaskuntza, gazteria eta aisia jardueretarako Eguesibarko Udalaren dirulaguntzak emateko baldintzak ezartzea.

-Eskabideak aurkeztea.

Dirulaguntzen eskaerak jarduera bakoitzerako instantzia bakarraren bidez formalizatuko dira eta deialdiko hamargarren artikuluan eskatzen diren agiriak ere aurkeztu beharko dira.

-Aurkezteko tokia eta epea.

Eguesibarko Udaleko erregistro orokorrean (San Martin kalea, 26, Egues), hogei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, goizeko bederatzietatik eguerdiko ordu biak arte.

Deialdi honetako oinarriak Eguesibarko Udaleko bulegoetan daude, Eguesko San Martin kaleko 24. zenbakian eta 012 informazio telefonoan.

Eguesen, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zortzian. Alkatea, Ignacio Galipienzo.

Iragarkiaren kodea: A0206154