72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I A N A

Obren lehiaketa

Vianako Udalak 2002ko maiatzaren 23an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, lehiaketa irekirako deia egiten da, honako obra hau kontratatzeko: "Herriko Etxea berritu eta handitzea".

Obrak egiteko epea: 14 hilabete.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa.

Hasierako prezioa, osorik: 617.501,93 euro, BEZa barne.

Behin-behineko bermea: 12.350,04 euro.

Proiektua, baldintza teknikoen plegua eta klausula administratiboena interesatuen eskura daude, kopiak egin edo argibideak lortzeko, Copistería Rubion (Bergamin kalea, 10, Iruña, Nafarroa).

Sailkapena: K taldea, 7. azpitaldea, D kategoria.

Eskaintzak aurkezteko epea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 26. egun naturalean bukatuko da, eguerdiko ordu bietan.

Lehiatzaile bakoitzak proposamen bakarra aurkeztu behar du, eta ez da baimenduko lehiaketara aurkeztu den proiektuan zehaztutako proposamenaren aldaerarik edo aukerarik.

Proposamenak postaz igortzen badira, igorpena zein egun eta ordutan egin den egiaztatu beharko du lehiatzaileak eta horren berri eman kontratazio organoari, dela fax dela telegrama bidez, eta betiere proposamenak aurkezteko epearen egun eta orduetan. Beharkizun horiek gabe ez da onartuko iragarki honetan aipatu epetik kanpo jasotako proposamenik. Dena den, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hamar egun iragandakoan ez da postaz igorritako proposamenik onartuko.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguko 7. klausulan zehazten direnak.

Proposamenak aurkezteko tokia: Vianako Udaleko erregistro orokorra.

Agiri teknikoak irekitzea: jendaurrean, Vianako Udaleko bilkura aretoan, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun baliodunean, eguerdiko ordu batean. Egun hori larunbata bada, hurrengo egun baliodunean irekiko dira eskaintzak.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: jendaurrean, Vianako Udaleko bilkura aretoan, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko hamargarren egun baliodunean, eguerdiko ordu batean. Egun hori larunbata bada, hurrengo egun baliodunean irekiko dira.

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko eta egunkarietako iragarkien gastuak adjudikazio hartzailearen kontura izanen dira.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena: ..................., helbidea: .............., NAN zk.a: ............, Merkataritza elkarte honen izenean eta hura ordezkatuz: .................

"Herriko Etxea berritzea eta handitzea" obra kontratuaren lehiaketa arautuko duten proiektuaren eta klausula administratibo partikularren pleguaren berri izan dut, eta hori osorik egiteko konpromisoa hartzen dut, aipatu agiriei hertsiki lortuz, ........... euroren aldera (BEZaren % 16, barne), hau da, hasierako prezioaren ehuneko ..... merkeago (......... euro).

Vianan, 2002ko ......... aren ........... (e)an.

(Sinadura)

Vianan, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zortzian. Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: A0206157