72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N G U R E N

Lehiaketa publikoa: garbitzaile autopropultsatu xurgatzailea erosteko kontratua

Aranguren ibarreko Udalak lizitaziorako deia egin du, kontratu hau adjudikatzeko:

-Xedea: garbitzaile autopropultsatu xurgatzailea erostea.

-Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa.

-Lizitazioaren aurrekontua: 168.000 euro, BEZa barne.

-Proposamenak aurkezteko: eskaintzak Aranguren ibarreko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira (Mutiloa plaza, 4, Mutiloabeiti), hogeita zazpi egun naturaleko epean, lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken egun balioduneko eguerdiko ordu bata baino lehen.

-Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan zehazten direnak.

Klausula administratiboen eta agindu teknikoen plegua Udaleko bulegoetan daude (Mutiloa plaza, 4, Mutiloabeiti).

Mutiloabeitin, bi mila eta biko maiatzaren hogeita bederatzian. Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0206156