72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

414/2002 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, "Nafarroako Kontseiluaren egoitza izanen den lokala, Arrieta kalearen 8ko 6. solairua, berritzeko lanak" kontratatzeko espedientea onesten duena (beste lizitazio bat).

Ekonomi eta Ogasun Departamentuak lizitaziorako dei egin du aipatu lanak kontratatzeko, honako baldintza hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: Nafarroako Kontseiluaren egoitza izanen den lokala berritzeko lanak, Arrieta kalearen 8ko 6. solairuan.

-Adjudikatzeko prozedura: enkantea.

-Tramitazioa: presakoa.

-Aurrekontua: berrehun eta hiru mila, hirurehun eta hogeita sei euro eta laurogeita hamar zentimo (203.326,90).

-Sailkapena: J.2 eta C.4 taldeak, c) kategoria.

-Proposamenak aurkezteko toki-egunak: ekainaren 28 arte, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Ondare Zerbitzuan (Yanguas y Miranda, 27, 2. solairua).

-Proposamen ekonomikoak irekitzea: uztailaren 5eko 10:00etan eginen den jendaurreko ekitaldian, Ondare Zerbitzuaren liburutegian.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Plegua interesatuen eskura dago Ondare Zerbitzuko bulegoetan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren bostean.-Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusia, José Ángel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: a0206471