72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G O I Z U E T A

Ohian enkantea

Udalak, behar bezela baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako ohian probetxamendu hau saltzeko:

Lotea: "Okillegi" parajean, 2.826 pinu intsignis ale, 3.575,06 metro kubiko egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 189.111,73 ?.

Mozketa modua: matarrasa.

Proposamenak udal idazkaritzan aurkeztuko dira iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabostgarren egun baliodunaren ondorengo asteleheneko eguerdiko ordu bata arte.

Eskeintzak aurkezteko epea bukatu eta ondoko ostiral balioduneko eguerdiko ordu batean irekiko dira proposamenak.

Epe horietako bat egun baliogabearekin bada, hurrengo astelehenera arte atzeratuko da, ordu berean.

Proposamenekin batera agiri hauek aurkeztuko dira, nahitaez:

-Enpresaren sailkapen agiria.

-Hasierako prezioaren % 2 fidantzatako jarri izanaren ordezkagiria.

-Proposamen ekonomikoa.

Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen pleguak udal idazkaritzan daude.

Goizuetan, bi mila eta biko maiatzaren hogeita bian. Alkatesa, María Pilar Untxalo Salaberria.

Iragarkiaren kodea: A0206213