72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Prozedura irekirako deialdia: Arrotxapeko P.P.eko P-2A poligonoa urbanizatzeko lanen 4. fasea eta P-10 poligonoko 2. fasea

Hirigintzako Udal Gerentziaren Kontseiluak 2002ko maiatzaren 24an hartutako erabakiaren ondorioz, prozedura irekirako deialdia egin da Arrotxapeko P.P.eko P-2A poligonoa urbanizatzeko lanen 4. fasea eta P-10 poligonoko 2. fasea egiteko.

-Kontratuaren xedea: Arrotxapeko P.P.eko P-2A poligonoa urbanizatzeko lanen 4. fasea eta P-10 poligonoko 2. fasea egitea.

-Esleipen bidea: prozedura irekia.

-Aurrekontua: 306.694,72 euro, BEZa barne.

-Egiteko epea: bost hilabete.

-Proposamenen aurkezpena: hogeita sei egun natural, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, arratsaldeko biak arte, Hirigintza Gerentziako erregistro orokorrean edo Iruñeko Udaleko erregistro orokorrean. Proposamenak aurkezteko epea larunbatarekin bukatzen bada, azken toki horretan baino ezin izanen dira aurkeztu.

Baldintza ekonomiko-administratiboen plegua lizitatzaileen eskura dago Hirigintza Gerentziaren bulegoetan (Armada etorbidea 2, 6.a) eta Papelería Técnica Rubion (Bergamin karrika, 10), azter dezaten.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zortzian. Kontseiluko burua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0206051