72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M A R T Z I L L A

Oihan enkantea

Martzillako Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, plegu itxiaren bidezko oihan enkantea eginen duela iragartzen du, ondoko oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

1. lotea.-"Nuevo Regolfo" alderdia. 4.896 makal, 2.630 metro kubiko zur + 1.127 metro kubiko zur mehe egiten dutenak. Hasierako prezioa: berrehun eta bederatzi mila bederatziehun eta laurogeita hemeretzi euro eta berrogeita hemezortzi zentimo (209.999,58 euro) (34.941.694 pezeta), BEZa kanpo.

2. lotea.-"Soto Ramal" alderdia. 1.360 makal, 774 metro kubiko zur + 332 metro kubiko zur mehe egiten dutenak. Hasierako prezioa: hirurogeita bat mila eta zortziehun eta hogeita hamar euro eta berreogeita hamar zentimo (61.830,50 euro) (10.287.938 pezeta), BEZa kanpo.

Proposamenak, gutunazal itxian, Udaleko idazkaritzan aurkeztu beharko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hamabosgarren egun balioduneko 14:00ak baino lehen. Proposamenak jendaurrean irekiko dira, Herriko Etxeko bilkura aretoan, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo bosgarren egun baliodunean, eguerdiko ordu batean.

Proposamenek agiri hauek bildu beharko dituzte eta argi adieraziko da zer lote eskuratu nahi den:

1. Proposamen ekonomikoa, I. eranskineko ereduari jarraituz (gutunazal itxian).

2. Lizitazio aurrekontuaren % 2ko behin-behineko bermea utzi izanaren frogagiria.

3. Enpresaren sailkapen agiria.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen plegua Udaleko idazkaritzan dago, interesatuen eskura, bulego orduetan (astelehenetik ostiralera, 11,30etik 14,00ak arte).

Martzillan, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, Félix Ascasso García.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: .............., adinez nagusia. NAN zk.: ................, helbidea: .......... (herria, kalea, probintzia), telefonoa: .................

Nire izenean edo honako hau ordezkatuz: ...........

Martzillako Udalak oihan aprobetxamendu bat (lote zenbakia, makal kopurua eta metro kubikoak: .........) adjudikatzeko enkantea eginen duela jakinik, eta adjudikazioa zuzenduko duten baldintzak ezaguturik eta horiek denak onarturik, aprobetxamendu horregatik .....(letraz eta zenbakiz)..... pezeta (BEZa kanpo) eskaintzen ditut.

(Tokia, eguna eta sinadura)

MARTZILLAKO UDALA.

(*) Proposamenean lote zenbakia (bat/bi) adieraziko da.

Iragarkiaren kodea: A0206050