72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko maiatzaren 27koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen menpeko administrari laguntzaile izateko lanpostu huts bat, D mailakoa, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena. Lanpostua Nafarroako Gobernuak Bruselan duen Delegazioan aritzeko da.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2002ko martxoaren 11n emandako Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen menpeko administrari laguntzaile izateko lanpostu huts bat, D mailakoa, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Lanpostua Nafarroako Gobernuak Bruselan duen Delegazioan aritzeko da. Deialdi hori 2002ko martxoaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (38. zk).

2002ko apirilaren 29ko Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. 2002ko martxoaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (38. zk.) argitaratu zen ebazpen hura.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaiturik, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Bidezkoa da, halaber, Langileri Batzordeak epaimahaian izanen duen ordezkaria eta haren ordezkoa adieraztea, hark mahaikide titularra baizik ez baitu hautatu.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13an emandako 201/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen menpeko administrari laguntzaile izateko lanpostu huts bat, D mailakoa, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Eranskinean ageri da. Lanpostua Nafarroako Gobernuak Bruselan duen Delegazioan aritzeko da.

Langileri Batzordeak epaimahaian izanen duen ordezkari titularra ondoko hau da: Nuria Moracho Pérez andrea.

2. Langileri Batzordeak epaimahaian izanen duen ordezkari titularraren ordezkoa Carlos Sarasíbar Subiza jauna izanen da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileriaren Hautapen eta Araubidearen atalburua.

3. Ebazpen hau epaimahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zazpian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

E R A N S K I N A

Onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda

Onartuak:

ESPINAZO ASTIZ, BEGOÑA

LACOMA SANCHO, MARIA ELENA

MARQUES ANDRES, BLANCA ESTHER

Baztertuak:

3. oinarriko a) letran eskatutako baldintza ez betetzeagatik,

FERNANDEZ CARRERO, ANA MARIA

Iragarkiaren kodea: a0206147