72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G O I Z U E T A

Oihan enkantea ehuneko hamar merkeago

Goizuetako Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, enkante publikoa eginen du, plegu itxi bidez, oihan aprobetxamendu hau ehuneko hamar merkeago saltzeko:

Lotea: "Morro" parajean, 2.145 pinu insignis ale. Mozketa modua: matarrasa; eta 1.277 japoniar alertze ale. Mozketa modua: entresaka

Prezioa: (ehuneko hamarreko jaitsiera barne) 112.275,95 euro, BEZa kanpo.

Proposamenak udal idazkaritzan aurkeztuko dira iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun baliodun igaro eta ondorengo asteleheneko eguerdiko ordu bata arte.

Eskaintzak aurkezteko epea bukatu, eta ondoko ostiral balioduneko eguerdiko ordu batean irekiko dira proposamenak.

Epe horietako bat ezegun tokatzen bada, hurrengo astelehenera arte atzeratuko da, ordu berean.

Proposamenekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

-Enpresaren sailkapen agiria.

-Hasierako prezioaren % 2 fidantzatako jarri izanaren ordezkagiria.

-Proposamen ekonomikoa

Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen pleguak udal idazkaritzan daude.

Goizuetan, bi mila eta biko maiatzaren hamazazpian. Alkatesa, María Pilar Untxalo Salaberria.

Iragarkiaren kodea: A0206057