72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G O I Z U E T A

2001eko kontuak

Goizuetako Udal honek, idazkari-kontuhartzailearen txostena ikusirik, 2002ko maiatzaren 15ean eginiko aparteko udalbilkuran, aho batez erabaki zuen 2001eko kontuen espedienteari hasierako onespena ematea.

Espedientea jendaurrean egonen da Goizuetako Udaleko iragarki oholean hamabost egun balioduneko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Epe horretan interesatuek egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak egiten ahal dituzte, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 305. Artikuluan xedatutakoari jarrikiz.

Goizuetan, bi mila eta biko maiatzaren hogeita bian. Alkatesa udalburua, María Pilar Untxalo Salaberria.

Iragarkiaren kodea: A0206056