72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

Administrari laguntzailearen lanpostua betetzeko deialdia. Izendapen proposamena

Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2002ko maiatzaren 23an egindako bilkuran, administrari laguntzaile bat hartzeko lehiaketa-oposizioaldian eginiko frogen epaimahai kalifikatzaileak egin proposamenaren ondorioz, Lourdes Indaburu Irigoyen izendatzea erabaki du, hura izan baita punturik gehien lortu dituen izangaia.

Honakoa argitaratu eta hogeita hamar egun naturaleko epean, izendatua lanean hasiko da eta deialdiaren 9.2. oinarrian zehazturiko agiriak aurkeztuko ditu.

Ariben, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zortzian. Batzarreburua, Martín Arostegui Inda.

Iragarkiaren kodea: A0206054