72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

AURITZ, ERROIBAR ETA ORREAGAKO UDALETAKO BATASUNA

Hasiera bateko onespena 2002ko ekitaldiko aurrekontuari

Auritz, Erroibar eta Orreagako Udaletako Batasunaren Batzordeak, 2002ko apirilaren 25an egin zuen bilkuran, hasiera batez 2002ko aurrekontua onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea udal idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Auritzen, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zortzian. Alkatea, José Ignacio Dufur Oharriz.

Iragarkiaren kodea: a0206150