72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Lizitazio iragarkia

Xedea: obra hauen proiektua prestatu eta zuzentzeko laguntza teknikoa kontratatzea: "Puiu. Hornidura eta saneamendu sareak berritzea (2. fasea)" eta "Kaleak zolatzea (2. fasea)", bai eta herriko argietarako, argindarrarendako eta telefonorako lurrazpiko obrak ere.

Hasierako prezioa: 69.116,39 euro, BEZa barne.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa irekia.

Proposamenak aurkezteko: Mairagako Mankomunitateko bulegoetako erregistroan (San Salvador kalea, 11-behea, Tafalla), iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 26 egun naturaleko epearen barnean.

Bestelako xehetasunak: baldintza tekniko-administratiboen pleguan zehazten dira. Plegua lizitatzaileen eskura dago Mairagako Mankomunitateko bulegoetan.

Tafallan, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zazpian. Mankomunitateko burua, Javier Santalla Prieto.

Iragarkiaren kodea: A0206047