72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Gidari-peoi lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda eta probak hasteko eguna

Mankomunitateko buruak, bi mila eta biko maiatzaren 28an, honako ebazpen hau eman zuen:

Gidari-peoi izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko 2002ko otsailaren 8ko 17. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako deialdiako 9. oinarriari jarraikiz, ebatzi dut:

1. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

1.-BAKAIKOA OTXAGABIA, JOSE ANGEL

2.-ERDOZIA LARRAZA, JUAN JOSE

3.-FLORES UNCILLA, JOSE MANUEL

4.-GORRAIZ GUINEA, MIGUEL JAVIER

5.-MARTIARENA VALDES, JUAN

6.-RAZKIN REPARAZ, JOKIN

7.-REPARAZ LIZARRAGA, IMANOL

Baztertuak:

7. oinarrian eskatutako agiria ez eransteagatik:

1.-LARRAURI SANDOVAL, JOSE RAMON

2. Aurreikusitako izendapenak egin ondoren, kide hauek osatuko dute oposizio-lehiaketako epaimahaia:

Mahaiburua: José Manuel Leitza Razkin, Sakanako Mankomunitateko burua.

Ordezkoa: Fernando Florez Lázcoz, Sakanako Mankomunitateko Batzar Orokorreko kidea.

1. mahaikidea: José Luis Morán Fernández, Sakanako Mankomunitateko Hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzuko langilea.

Ordezkoa: Alfonso Marín García, Sakanako Mankomunitateko Hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzuko gidaria.

2. mahaikidea: José Miguel Larrea Araña, Sakanako Mankomunitateko Batzar Orokorreko kidea.

Ordezkoa: Iñaki Gastaminza Mendía, Sakanako Mankomunitateko Batzar Orokorreko kidea.

3. mahaikidea: José Angel Aramendía Arrieta, Jurramendiko Mankomunitateko teknikaria.

Ordezkoa: José María Campo Pascual, Erriberagoiengo Mankomunitateko teknikaria.

4. mahaikidea: Adolfo Araiz Flamarique, Sakanako Mankomunitateko gerentea.

Ordezkoa: Juan Ignacio Llamas Gómez, Sakanako Mankomunitateko Hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzuko gidaria.

Idazkaria, hizpidearekin baina botorik gabe: Jesús Izcue Ollo, Sakanako Mankomunitateko idazkaria.

Ordezkoa: Angel Lag Amirola, Arbizuko Udaleko idazkaria.

3. Probak ekainaren 25ean, goizeko 9etan hasiko dira. Egun horretan euskararen proba eginen da eta baztergarria izanen da. Uztailaren 2an, berriz, lehen proba eginen da, ordu berean, Mankomunitatearen egoitzan, Lakuntzan. Izangaiek NANa edo horren pareko nortasun agiria eraman beharko dute.

4. Deialdiaren 13. oinarriari, hau da, euskararen probaren gainekoari, lerroalde hau erantsi zaio: "Proba hau egiteko epaimahaiak Mankomunitateko Euskara Zerbitzuko teknikarien laguntza jasoko du, eta horiek prestatu eta zuzenduko dituzte probak".

Lakuntzan, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zortzian. Mankomunitateko burua, José Manuel Leitza Razkin.

Iragarkiaren kodea: A0206045