72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A T A R R A B I A

Lehiaketa publikorako deialdia, Atarrabiako 1. poligonoko eskuduntza publikoko 746. lur-sailean egoitza geriatrikoaren eraikuntzaren eta kudeaketaren kontzesio administratiborako

Atarrabiako Udalak 2002ko maiatzaren 24ean egin osoko bilkuran onartu zuen, aipatu egoitza geriatrikoaren kontzesio administratiborako lizitazio-deia egitea, ondoko baldintzei jarraiki:

Esleipen mota: lehiaketa publikoa

Deitzailea: Atarrabiako Udala

Behin-behineko fidantza: 36.060 euro.

Proposamenak aurkeztea: eskaintzak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, lizitazio-iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita. Proposamenak Udaleko Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dira epearen azken eguneko 14:00 orduak baino lehen. Epearen azken eguna laneguna ez bada, hurrengo lanegunera arte luzatuko da epe hori.

Dokumentazioa: baldintza juridikoen, teknikoen eta ekonomikoen pleguan agertzen dena. Plegua lizitatzaileen eskura dago, Iruñeko Bergamin kaleko 10ean dagoen Rubio paper-dendan eta 012 Infolocal telefonoan.

Proposamenak irekitzea: eskaintzak Udaletxean irekiko dira, jendaurrean, Mahaia eratzen den egun berean, hau da, eskaintzak aurkezteko epea akitzen den egunetik hasita bigarren lanegunean, eguerdiko hamabietan.

Eta honela ematen da orok jakin dezan.

Atarrabian, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamarrean. Alkatea, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: a0206160