72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U N B E R R I

Ordenantza fiskal bateko aldaketa hasiera batez onetsirik

Irunberriko Udalak, 2002ko maiatzaren 28ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du honako ordenantza fiskal honetako aldaketa:

-Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Jendaurrean egonen da 30 egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, bidezko interesa duten herritarrek epe horretan espedientea aztertu, idazkaritzan baitago, eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik eta oharrik aurkeztu ezean, erabaki hau behin betikoz onetsitzat joko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Irunberrin, bi mila eta biko maiatzaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, José Ramón Labairu Usoz.

Iragarkiaren kodea: A0206298