72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

61/2002 FORU AGINDUA, ekainaren 5ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, María Jesús Casajús Gorostiaga andrea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Eraentzaren Zerbitzuko Administrazio eta Zerbitzuen Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren idatz-zatian ezartzen duenaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutza eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. María Jesús Casajús Gorostiaga andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Eraentzaren Zerbitzuko Administrazio eta Zerbitzuen Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Foru Agindu hau igortzea Lehendaritza Zuzendaritza Nagusiari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren bostean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0206469