72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktuak.

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 2002ko apirilaren 18an emandako probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 01-4960 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Luis Zapata Fernandez jaunak jarri zuen, Lurralde Kontribuzioari dagokionez (Hirikoa) Huarteko Udalak hartutako erabakiaren aurka. Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

01-4960 zenbakiko G.J.E.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hemezortzian.

Jasotzat eman da Huarteko Udalak igorri duen txostena. Txosten hori Luis Zapata Fernandez jaunak Lurralde Kontribuzioari dagokionez (Hirikoa) korporazio horrek hartu zuen erabakiaren aurkako birjarpenezko errekurtsoari dagokio.

Espedientea eta gainerako jarduketak errekurtsogileari erakutsiko zaizkio, eta egin den txostenaren berri ematea, ebazpenean aintzat hartu behar diren egitateak argitu, ezagutu eta egiaztatzeko froga-dilijentziak egitea proposa dezan, egoki iritziz gero, bere eskubideak hobeki defendatzeko.

Proposamen hori bost egun balioduneko epean egin behar da, probidentzia hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hori guztia bat dator uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 15.3. eta 16.1.a) artikuluetan ezarritakoarekin, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 2002ko martxoaren 12an emandako probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 02-1084 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Alejandro Prat Castillejo jaunak jarri zuen. Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hamabian.

Jasotzat eman da Alejandro Prat Castillejo jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Auzitegi honetan 02- 1084 zenbakia duen erregistroa eman zaio.

Erreferentziako idazki horrek nahasmena eragiten du, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzenduta dagoelako eta edukian esaten duelako birjarpenezko errekurtsoa formulatzen duela. Beraz, bidezkoa da errekurtsogileari agindeia egitea idazkia aurkeztu zuenean bere asmoa zein zen argitzearen ondoreetarako.

Horregatik ondokoa

Ebatzi dut: Alejandro Prat Castillejo jaunari agindeia egitea honako probidentzia honen jakinarazpena eginen den egunaren biharamunetik zenbatuko den hamar egun balioduneko epearen barruan Idazkia aurkez dadin Auzitegi honetan. Agiri horretan adierazi egin behar du idazki hori aurkeztu zuenean zein zen bere ustea, hau da, Tafallako Udalean birjarpenezko errekurtsoa aurkeztea edo Auzitegi honetan gora jotzekoa aurkeztea.

Baldin eta asmoa bigarren hori balitz, errekurritu duen ebazpen edo erabakiaren kopia aurkeztu behar du.

Erreferentziako idazkia hobeto identifikatzearen ondoreetarako horren fotokopia itsatsiko zaio probidentzia honen jakinarazpenari.

Adierazten zaio horrela egin ezean adierazi den epe horretan, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.1. artikuluan ezarritakoarekin, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera, jarduketak artxibatzeko aginduko dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 2001eko urriaren 31n emandako 519 zenbakiko ebazpen-probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 02-0025 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Ainhoa Cochero Ataun andreak jarri zuen, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko urriaren 31n eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (16374/01 zenbakiko udal espedientea). Hona ebazpen-probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"519 zenbakiko ebazpen-probidentzia

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hamalauan.

02-0025 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu da. Ainhoa Cochero Ataun andreak jarri zuen errekurtso hori, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko urriaren 31n eman zuen zehapen- ebazpenaren aurka (16374/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Errekurtsogileak, errekurtsoaren idazkian instrukziorako dilijentziak egitea proposatu zuen, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 16.1.a) artikuluan xedatuari jarraituz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako idazkeraren arabera.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Aipatu Foru Dekretuaren 16.1. artikuluan ezarritakoaren indarrez, "Alde batek eskaturik, ebazpena emateko hertsiki beharrezko jotzen duenean, Nafarroako Administrazio Auzitegiak frogako epe bat ireki ahal izanen du, ez hogeita hamar egun baliodun baino gehiagokoa, ez hamar baino gutxiagokoa ere, egoki jotzen diren frogak egin ahal izateko."

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa

Erabaki du: Errekurtsogileak proposaturiko agiri-froga ez dela bidezkoa deklaratzea, ez baita beharrezkoa ebazpena emateko.

Alboan adierazi diren jaun-andreek agindu eta sinatu dute. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, Idazkaria".

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 2002ko otsailaren 21ean emandako 316 zenbakiko ebazpen-probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 01-4301 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Natalia Ibiricu Díaz andreak jarri zuen, tiketik edo indarrean dagoen egoiliarraren txartelik eduki gabe estazionatzeagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako Zinegotzi eskuordeak 2001eko irailaren 26an emandako zehapen-ebazpenaren aurka (27922/01 zenbakidun udal espedientea). Hona ebazpen- probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"316 zenbakiko ebazpen-probidentzia

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita batean.

01-4301 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu da. Natalia Ibiricu Díaz andreak jarri zuen errekurtso hori, tiketik edo indarrean dagoen egoiliarraren txartelik eduki gabe estazionatzeagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako Zinegotzi eskuordeak 2001eko irailaren 26an emandako zehapen-ebazpenaren aurka (27922/01 zenbakidun udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak.

1. Espedientea aztertu ondoren antzeman da beharrezkoa dela, errekurtso hau era egokian ebaztearen ondoreetarako, jarduketa hauei probidentzia honen zati xedatzailean zehazten den dokumentazioa gehitzea, eta dokumentazio hori Trafikoko Probintziako Burutzari eskatzea.

Zuzenbideko oinarriak.

Bakarra-Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 18.1. artikuluetan ezarritakoarekin, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera, Nafarroako Administrazio Auzitegiak eskubidea du udal erakundeari, Foru Komunitateko administrazioari edota gainerako herri erakundeei errekurritu diren egintza edo erabakiak, aurrekariak, txosten teknikoak edo errekurtsoak ebazteko beharrezkotzat jotzen hala diren jarduketak eskatzeko.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa

Erabaki du: Trafikoko Probintziako Burutzari, espediente honetan sartzearen ondoreetarako, VI-9125-O matrikula duen ibilgailuaren titularra benetakotzeko ziurtagiria aurkezteko eskatzea.

Alboan adierazi diren jaun-andreek agindu eta sinatu dute. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, Idazkaria".

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 2002ko apirilaren 3an emandako 578 zenbakiko ebazpen-probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 02-0039 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Pedro María Alba Moreno jaunak jarri zuen, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Burlatako Udaleko Alkatetzak 2001eko azaroaren 5ean eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (502/01 zenbakiko udal espedientea). Hona ebazpen- probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"578 zenbakiko ebazpen-probidentzia

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hiruan.

02-0039 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu da. Pedro María Alba Moreno jaunak jarri zuen errekurtso hori, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Burlatako Udaleko Alkatetzak 2001eko azaroaren 5ean eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (502/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak.

1. Errekurtsogileak ez zuen instrukziorako dilijentziak egiterik proposatu bere errekurtsoaren idazkian.

2. Burlatako Udalak, errekurtso honetan egin duen espedientean, froga egitea proposatu zuen.

Zuzenbideko oinarriak.

Bakarra-Aipatu Foru Dekretuaren 16.1. artikuluan ezarritakoaren indarrez, "ofizioz nahiz alde batek eskaturik, ebazpena emateko hertsiki beharrezko jotzen duenean, Nafarroako Administrazio Auzitegiak frogako epe bat ireki ahal izanen du, ez hogeita hamar egun baliodun baino gehiagokoa, ez hamar baino gutxiagokoa ere, egoki jotzen diren frogak egin ahal izateko".

Azaldutakoa dela eta, Auzitegi honek ondokoa

Erabaki du: Burlatako Udalak proposaturiko agiri-froga bidezkoa dela deklaratzea, eta hori gauzatzeko bai errekurtsoarekin batera aurkeztutako agiriak, bai udal horrek igorritako administrazio espedientea osatzen dutenak kopiatutzat ematea.

Alboan adierazi diren jaun-andreek agindu eta sinatu dute. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, Idazkaria".

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 2002ko apirilaren 9an emandako probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 02-1525 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Eduardo Pilatuna Samueza jaunak jarri zuen. Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren bederatzian.

Jasotzat eman da Eduardo Pilatuna Samueza jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Auzitegi honetan 02- 1525 zenbakia duen erregistroa eman zaio.

Erreferentziako idazki hori Madrilen aurkeztu zen, Gobernuaren Eskuordetzan. Handik Nafarroako Auzitegi Ekonomiko-Administratibo Erregionalera igorri zen eta erakunde horretatik, Auzitegi honetara.

Erreferentziako idazki horrek nahasmena eragiten du, Madrilen aurkeztu zelako, Gobernuaren Eskuordetzan, alegia, handik Nafarroako Auzitegi Ekonomiko-Administratibora igorri zelako eta Nafarroako Administrazio Auzitegiari eta Iruñeko Udalari zuzenduta dagoelako. Aldi berean, idazkian esaten du gora jotzeko errekurtsoa formulatzen duela. Beraz, bidezkoa da errekurtsogileari agindeia egitea idazkia aurkeztu zuenean bere asmoa zein zen argitzearen ondoreetarako.

Horregatik ondokoa

Ebatzi dut: Eduardo Pilatuna Samueza jaunari agindeia egitea honako probidentzia honen jakinarazpena eginen den egunaren biharamunetik zenbatuko den hamar egun balioduneko epearen barruan Idazkia aurkez dadin Auzitegi honetan. Agiri horretan adierazi egin behar du idazki hori aurkeztu zuenean zein zen bere ustea, hau da, Iruñeko Udalean birjarpenezko errekurtsoa aurkeztea edo Auzitegi honetan gora jotzekoa aurkeztea.

Baldin eta asmoa bigarren hori balitz, errekurritu duen ebazpen edo erabakiaren kopia aurkeztu behar du.

Erreferentziako idazkia hobeto identifikatzearen ondoreetarako horren fotokopia itsatsiko zaio probidentzia honen jakinarazpenari.

Adierazten zaio horrela egin ezean adierazi den epe horretan, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.1. artikuluan ezarritakoarekin, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera, jarduketak artxibatzeko aginduko dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 2002ko martxoaren 18an emandako probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 99-2777 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Francisco Javier Garbisu Baños jaunak jarri zuen, udal garabiak ibilgailua kentzeari dagokionez Iruñeko Udalaren zehapen- ebazpenaren aurka. Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hemezortzian.

Bada, Francisco Javier Garbisu Baños jaunak ez du bete lehendakaritza honek 1999ko ekainaren 7an eman zuen probidentziaren edukia. Probidentzia hori 99-2777 zenbakia duen gora jotzeko errekurtsoaren espedienteari lotuta eman zen. Errekurtso hori udal garabiak ibilgailua kentzeari dagokionez Iruñeko Udalaren zehapen-ebazpenaren aurka jarri zen.

Oraingo honetan agindeia egiten zaio Francisco Javier Garbisu Baños jaunari eta hiru egun balioduneko beste epe bat emanen zaio, probidentzia hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita, arestian adierazi den probidentzia horretan agindu dena bete dezan. probidentzia horren kopia itsatsi zaio honen jakinarazpenari.

Hori guztia bat dator maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 12.1. artikuluan ezarritakoarekin. Foru Dekretu horrekin testu berria ematen zaio urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaz onetsitako Erregelamenduaren II. kapituluari. Errekurtsogileari ohartaraziko zaio eskatutakoa adierazi epean egiten ez badu, jarduketak artxibatzeko aginduko dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 2002ko otsailaren 25ean emandako probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 02-0729 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Alejandro Allegue Alvedro jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpen bidetik erreklamatzeari dagokionez. Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita bostean.

Jaso da 02-0729 zenbakia duen gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtso hori Alejandro Allegue Alvedro jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpen bidetik erreklamatzeari dagokionez.

Errekurtsogileari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, egindako hutsak zuzentzeko, Auzitegi honetara ondoko agiriak bidaliz:

1. Auzitegi honen Idazkaritzara etor dadila, errekurtsoaren idazkia sinatzearen ondoreetarako.

2. Auzitegi honi errekurritu duen Betearazpidetza Agentziaren jakinarazpena igor diezaiola.

Hori guztia bat dator uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 11 eta 12.1. artikuluetan ezarritakoarekin, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera. Errekurtsogileari ohartaraziko zaio ezen eskatutakoa adierazi epean egiten ez badu, jarduketak artxibatzeko aginduko dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 2002ko otsailaren 22an emandako probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 02-0689 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Angela Serna Zoco andreak jarri zuen. Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita bian.

Jasotzat eman da Angela Serna Zoco andreak jarritako idazkia. Auzitegi honetan 02-0689 zenbakia duen erregistroa eman zaio.

Delako idazki hori Madrilen aurkeztu zen, Gobernuaren Eskuordetzan, eta handik Auzitegi honi gorri zaio.

Erreferentziako idazki horrek nahasmena eragiten du, Madrilen aurkeztu delako, Gobernuaren Eskuordetzako Erregistro Nagusian eta Nafarroako Administrazio Auzitegiari eta Iruñeko Udalari zuzenduta dagoelako. Aldi berean, idazkian esaten du gora jotzeko errekurtsoa formulatzen duela. Beraz, bidezkoa da errekurtsogileari agindeia egitea idazkia aurkeztu zuenean bere asmoa zein zen argitzearen ondoreetarako.

Horregatik ondokoa

Ebatzi dut: Angela Serna Zoco andreari agindeia egitea honako probidentzia honen jakinarazpena eginen den egunaren biharamunetik zenbatuko den hamar egun balioduneko epearen barruan Idazkia aurkez dadin Auzitegi honetan. Agiri horretan adierazi egin behar du idazki hori aurkeztu zuenean zein zen bere ustea, hau da, Iruñeko Udalean birjarpenezko errekurtsoa aurkeztea edo Auzitegi honetan gora jotzekoa aurkeztea.

Baldin eta asmoa bigarren hori balitz, errekurritu duen ebazpen edo erabakiaren kopia aurkeztu behar du.

Erreferentziako idazkia hobeto identifikatzearen ondoreetarako horren fotokopia itsatsiko zaio probidentzia honen jakinarazpenari.

Adierazten zaio horrela egin ezean adierazi den epe horretan, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.1. artikuluan ezarritakoarekin, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera, jarduketak artxibatzeko aginduko dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 2002ko martxoaren 4an emandako probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 02-0925 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Jesús de Miguel Malón jaunak jarri zuen, zirkulazioko arauak hausteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udalak ezarri zuen zehapen-ebazpenarena aurka. Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

02-0925 zenbakiko G.J.E.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren lauan.

Jaso da Jesús de Miguel Malón jaunak jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa. Errekurtso hori zirkulazioko arauak hausteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udalak ezarri zuen zehapen-ebazpenarena aurkakoa da.

Errekurtsogileari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, egindako hutsak zuzentzeko, Auzitegi honetara ondoko agiriak bidaliz:

Errekurritu den ebazpena edo erabakia (14978/01 zenbakiko udal espedientea).

Hori guztia bat dator uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 11 eta 12.1. artikuluetan ezarritakoarekin, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera. Errekurtsogileari ohartaraziko zaio ezen eskatutakoa adierazi epean egiten ez badu, jarduketak artxibatzeko aginduko dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 2002ko apirilaren 23an emandako 699 zenbakiko ebazpen-probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 01-2210 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, José Ramón Tirapu Ardaiz jaunak jarri zuen, Buztintxuri Plan Partzialeko P.A. Poligonoaren barruko birlurzatiketa proiektu, balorazioen espediente, behin- behineko likidazioaren kontu eta birlurzatiketaren aktaren behin betiko onespena eman zuen Iruñeko Udalaren 2001eko otsailaren 5eko ebazpenaren aurka. Hona ebazpen- probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"699 zenbakiko ebazpen-probidentzia

Mahaiburua: María Asunción Erice Echegaray andrea.

Mahaikidea: María Jesús Balana Asurmendi andrea.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita hiruan.

01-2210 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu da. José Ramón Tirapu Ardaiz jaunak jarri zuen errekurtso hori, Buztintxuri Plan Partzialeko P.A. Poligonoaren barruko birlurzatiketa proiektu, balorazioen espediente, behin-behineko likidazioaren kontu eta birlurzatiketaren aktaren behin betiko onespena eman zuen Iruñeko Udalaren 2001eko otsailaren 5eko ebazpenaren aurka.

Egitatezko aurrekariak.

1. Espedientea aztertu ondoren antzeman da beharrezkoa dela, errekurtso hau era egokian ebaztearen ondoreetarako, jarduketa hauei probidentzia honen zati xedatzailean zehazten den dokumentazioa gehitzea, eta Iruñeko Udalari probidentzia honen zati xedatzailean zehaztu den dokumentazioa eskatzea.

Zuzenbideko oinarriak.

Bakarra-Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 18.1. artikuluetan ezarritakoarekin, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera, Nafarroako Administrazio Auzitegiak eskubidea du udal erakundeari, Foru Komunitateko administrazioari edota gainerako herri erakundeei errekurritu diren egintza edo erabakiak, aurrekariak, txosten teknikoak edo errekurtsoak ebazteko beharrezkotzat jotzen ahal diren jarduketak eskatzeko.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa

Erabaki du: Iruñeko Udalari agindeia egitea hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, egindako hutsak zuzentzeko, Auzitegi honetara ondoko agiriak bidali ditzan:

-Errekurtso honen xedea den balorazioari dagokion etxebizitzaren Katastroko Balorazioaren Orria. Etxebizitza hori Iruñean dago, Santa Engrazia kalean, lehenengo solairuan ezkerrean, eta José Ramón Tirapu Ardaiz jaunarena da.

Alboan adierazi diren jaun-andreek agindu eta sinatu dute. María Asunción Erice. María Jesús Balana. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, Idazkaria".

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 2002ko martxoaren 8an emandako 438 zenbakiko ebazpen-probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 02-0872 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Norberto López Galarza jaunak jarri zuen, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Altsasuko Udaleko Alkatetzak 2002ko otsailaren 19an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (295/02 zenbakiko udal espedientea). Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"438 zenbakiko ebazpen-probidentzia

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren zortzian.

Norberto López Galarza jaunak etendura eskatu du berak aurkezturiko 02-0872 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Altsasuko Udaleko Alkatetzak 2002ko otsailaren 19an eman zuen zehapen- ebazpenaren aurka (295/02 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak.

1. 2002ko otsailaren 27an gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zen debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zen zehapenari dagokionez Altsasuko Udaleko Alkatetzak 2002ko otsailaren 19an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (295/02 zenbakiko udal espedientea), eta errekurtsoan aurkatutako egintzaren betearazpena eteteko eskatu zen.

Zuzenbideko oinarriak.

Bakarra-Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 339.1 artikuluak ezarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aurkezteak ez duela berekin ekarriko aurkatutako egintza edo erabakiaren betearazpena etetea; artikulu bereko bigarren lerrokadak erantsi zuen "gora jotzeko errekurtsoa izapidetzen den bitartean, Nafarroako Administrazio Auzitegiak ezin izanen duela haren xede diren egintzak edo erabakiaren betearazpena eten". Xedapen hori hitzez hitz errepikatzen da Lege horren garapenerako Erregelamenduaren 8. artikuluan, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuan horri ematen zaion idazkuntzaren arabera. Azaldutakoa ikusita, Auzitegiak ez ditu egintza horren betearazpena eteteko behar diren eskurantzak.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa

Erabaki du: Deklaratzea ezin zaiola aurkatutako egintzaren betearazpena eteteko eskariari baiezkoa eman, gora jotzeko errekurtso honetan errekurtsogileak eskatzen duen bezala.

Alboan adierazi diren jaun-andreek agindu eta sinatu dute. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, Idazkaria".

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Iragarkiaren kodea: