72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

HEZKUNTZA ETA KULTURA DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak, otsailaren 27ko 49/2002 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautapen prozesuen deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2002ko 31. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 31koan hain zuzen.

Deialdi horren aurka, Arrate Satrústegui Martínez andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Beraz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, honen bidez horren berri ematen da, iragarki hau argitaratu eta ondoko hamar egun baliodunetan interesatuek alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Jarritako errekurtsoaren kopia Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Argibide Bulegoan dago (Santo Domingo kalea, Iruña), interesatuen eskura.

Alegazioak Hezkuntza eta Kultura Departamentuan aurkeztu beharko dira, aipatu bulegoan berean.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamabostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0205538