72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1117/02 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Ziaurritzen (Nafarroa) esnetako behien ustiategia handitzeko proiektu teknikoa, "Valle de Odieta" Sociedad Cooperativa Limitadak sustatua, jendaurrean jartzen duena, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioko prozedurari ekiteko.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak jakinarazi duenez, jarduera Ingurumenaren gaineko Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua aldatu zuen maiatzaren 8ko 6/2001 Legearen I. eranskineko 1. taldeko e) idatz-zatiari dagokio eta beraz ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluatzeko prozeduraren arabera izapidatu behar da.

Horrenbestez, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko eginkizunak esleitzen dituen abenduaren 4ko 580/1995 Foru Dekretuko 3.1.b) artikuluarekin bat, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29ko 1028/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzen arabera,

EBATZI DUT:

1. Ziaurritzen esnetako behien ustiategia handitzeko proiektu teknikoa, "Valle de Odieta" Sociedad Cooperativa Limitadak sustatua, jendaurrean jartzea, hogeita hamar egun baliodunetan, ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko prozedurari ekiteko.

Horretarako, espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Iruñeko Alondegiaren kaleko 1eko lehen oinean) eta Odietako ibarreko Herriko Etxean egonen da eskuragarri, bulegoko ordu baliodunetan, epe horretan bidezkotzat jotzen diren alegazioak idatziz aurkez daitezen.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua betetzeko Erregelamenduaren 22. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Odietako ibarreko Udalari eta sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita hamarrean.-Ingurumen zuzendari nagusia, José Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

Iragarkiaren kodea: A0205131