72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

600/2002 EBAZPENA, maiatzaren 3koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana. Honen bitartez agintzen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko 973/2001 Foru Agindua, abuztuaren 30ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Irunberriko Udal Plana, Udalak berak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak abuztuaren 30ean emandako 973/2001 Foru Aginduaren bitartez, behin betiko onespena eman zitzaion Irunberriko Udal Planari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko, beharrezkoa zen Foru Agindu horretan ezarritako zehaztapenak jasotzen dituen Testu Bategina aurkeztea.

Eskatzen zen Testu Bategina aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena, bidezko da behin betiko onespenari buruzko Foru Agindu hori argitaratzea.

Horrenbestez, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29ko 1028/1999 Foru Aginduaz emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea 973/2001 Foru Agindua, abuztuaren 30ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Irunberriko Udal Plana behin betikoz onesten duena. Foru Agindu horren testu osoa Ebazpen honen jarraian ematen den eranskinean dator.

2. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Udal Planaren kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Foru Agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

3. Ebazpen hau Irunberriko Udalari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hiruan.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Luis Zarraluqui Ortigosa.

ERANSKINA

"973/2001 FORU AGINDUA, abuztuaren 30ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Irunberriko Udal Plana, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Irunberriko Udalak goian aipatu espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik aurkeztu den dokumentazioa, baita Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena ere, bidezkotzat jo da behin betikoz onestea. Hala ere, Foru Agindu honen xedapenetan adierazitako zehaztapenak bete beharko dira.

Horrenbestez, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116.5 artikuluan xedatutakoari jarraituz,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Irunberriko Udal Plana; Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko, beharrezkoa da honako zehaztapen lotesle hauek jasotzen dituen Testu Bategina aurkeztea.

A.-Udal Plan Bateginak bere baitan hartuko ditu Herrilan Departamentuak eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuak emandako txostenetatik etorritako zuzenketak eta zehaztapenak.

B.-Departamentu honetako Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak 2001eko apirilaren 30ean eman txostenean oinarriturik, APA-1, UE-14 eta UE-15 eremuetan, Irati eta Zaraitzu ibaien artean, eta UC-14en, kanpinaren ondoan, hirigintza eskubideak sendotu aitzin, eraginen azterlana egin beharko da, uholdeen arriskuak eta kalteak ekiditeko neurri zuzentzaileak proposatzen dituena.

Erreferentzia: Obra Hidraulikoen eta Uren Kalitatearen Zuzendaritza Nagusiak 1999. urtean prestatutako "Zaindu beharreko ibai-inguruetako jarduketak baimentzeko aholku eta irizpideak" izeneko agiria.

C.-Testu Bateginak oroit-idazkia izanen du, non arrazoituko baita zergatik ez diren babes ofizialeko etxebizitzak aurreikusi; izan ere, 10/94 Foru Legeko 74. artikuluko bigarren lerroaldeko inguruabarrak gertatzen dira.

D.-Zaraitzu ibaiko meandroko lurren lurzoruak (309. lurzatia, iparreko aldea, eta 310.a, beheko aldea) beste lurzoru batzuen moduan eraikigarri izateko baldintzak ez ditu betetzen; hortaz, bere erabilerarako egokiena den ordenamendua zuzendu egin beharko da; gutxienez, 430 sestra mailaren azpiko lurretan.

E.-Mugatu gabekotzat jotako lurzoru urbanizagarriak, honela zuzenduko dira:

-Zerbitzu eta industri gunea San Bartolomen.

Lurzoru urbanizagarria, egiteko den Iruña-Huesca autobiaren trazadura eta lotunea zein bertako geografia kontuan izanik berriz mugatu beharrekoa.

-Aerodromoa.

Mugatutako lurzoru urbanizagarria, plan berezi baten bidez garatzekoa; plan horrek berariaz zehaztuko ditu 6/98 Legeko 18. artikuluan ezarritako zehaztapenak. Eraikinetarako aurreikusi den gehieneko okupazioa (% 30) gehiegizkoa da honelako kirol-aeroportu baterako.

-Argalen handitzea.

Lurzoru hau urbanizaezina da, bai naturaren eta paisajearen ikuspuntutik dituen aberastasunengatik, bai nekazaritza edo basogintza aldetik duen balioagatik.

-Forcala deitu goi-lautadaren ekialdean dauden granjak.

Lurzoru hau urbanizaezina da, bere ingurua bezala eta arrazoi berengatik. Udalak aldaketa bat tramitatu ahalko du haren hirigintza-estatutua zehazteko. Horretarako, grafiatu dena baino eremu handiagoa izan behar da kontuan eta lotzeko aukera kontuan izan, behar bada Forcala goi-lautada osoa ordenatuz.

F.-Mugatu gabeko lurzoru urbanizagarria (hirigintzako araudi partikularreko 40. art.), "araubide komuneko lurzoru generikoa" izena duena (40.2.1 puntua) ezabatu egin behar da, nahasketarik sor ez dadin.

Lurzoru urbanizagarri ordenatuaz denaz bezainbatean, Udal Planean osatu egin behar dira AR-1, AR-2, AR-3, AR-4 eta AR-5 banaketa eremuetako zehaztapenak, zerbitzuak ezarri eta urbanizazio obrak (10/94 Foru Legeko 89.2.k artikuluan zehaztuak) egiteko gastuen ebaluazioari buruzkoak.

G.-Hirigintzako Araudi Orokorreko 39.3 artikuluko zehaztapena deuseztea; izan ere, horrek proposatzen du lurzoru sailkapena aldatzea, alegia, lurzoru urbanizaezina dena hiri-lurzoru kontsolidatu bihurtzea, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak familia bakarreko etxebizitza sakabanatuak eraikitzeko baimena eman duen lurzatietan.

H.-Txakurtegien gunea (39.4 art.) eta hipikako zentroa (39.5 art.) berriz aztertzea; izan ere, emandako arauak ez dira egokiak beren ezaugarriei erreparatzen bazaie eta, gainera, inguruan diren etxebizitzetan zortasunak sortzen dituzte, eta hori berrikusi beharrekoa da.

I.-CRMS errege altxonbideak udalerrian duen trazadura bere horretan uzteko ala beste aukera batzuk lantzeko proposatzea, bereziki herrigunean, landa lurzorua egituratzen duen elementua baita, Udal Planeko hiri proposamenarekin koordinaturik, eta, horren ondorioz, halaxe sailkatzea.

2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Udal Planaren kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Foru Agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

3. Foru agindu hau Irunberriko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita hamarrean.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros."

Iragarkiaren kodea: a0205068