72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

146/2002 FORU AGINDUA, maiatzaren 9koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, María de la Cabeza Alvarez Torrus andreak paraturiko 251/2002 errekurtsoaren espedientea Administrazioarekiko Auzietako Salara igortzeko agindua ematen duena eta hartan interesa duten guztiei dei egiten diena.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salako lehendakari jaunak, 2002ko martxoaren 25eko izkribuan, aditzera eman du, María de la Cabeza Alvarez Torrus andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratu duela, 251/2002 zenbakia eman zaiona, Nafarroako Gobernuak 2001eko abenduaren 4an hartu Erabaki baten aurka. Erabaki horretan, uztailaren 2ko 254/1998 Foru Aginduaren aurka aurkeztu errekurtsoa, gora jotzekoa, ezetsi da, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Arte eta Hizkuntzen Irakaskuntzetako irakasleen kidegoetako funtzionarioak kokatu eta lanpostu horiek betetzeko deialdiaren aurkakoa, hain zuzen. Eskatu ere egin du espedientea igor dezatela eta interesatuei aditzera eman eta dei egin diezaietela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 49. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2.c) eta d) artikuluen bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. María de la Cabeza Alvarez Torrus andreak Nafarroako Gobernuaren 2001eko abenduaren 4ko Erabakiaren aurka aurkeztu administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea, 251/2002 zenbakia eman zaiona, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salara igortzea. Erabaki horretan, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 2ko 254/1998 Foru Aginduaren aurka aurkeztu gora jotzeko errekurtsoa ezesten da.

2. Auzi jartzailearen nahiak onetsiz gero, bidezko eskubide edo interesetan ondorioa izan dezaketen pertsonei edo entitateei dei egitea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan ager daitezen, auzitaratu gisa, ondoko hau argitaratu eta bederatzi egun balioduneko epean.

3. Foru Agindu hau Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salara, Lehendakaritza Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura eta errekurtso-egileari, hots, María de la Cabeza Alvarez Torrus andreari jakinaraztea.

4. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren bederatzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0205222