72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

786/2002 FORU AGINDUA, maiatzaren 13koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campusean kokatu beharreko Nafarroako Automozio Zentroaren proiektuari dagokion Xehetasun Azterlana, Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak martxoaren 27an eman 511/2002 Foru Aginduaren bidez, hasiera batez onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campusean kokatu beharreko Nafarroako Automozio Zentroaren proiektuari dagokion Xehetasun Azterlana, Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak sustatua, eta jendaurrean jarri zen hamabost egunez. Foru Agindu hori 2002ko apirilaren 12ko 45. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Bestalde, Foru Agindu horren azalpen zatian, adierazi zen Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak, xehetasun azterlan hori onesteaz gainera, NUPeko campusaren Plan Sektoriala aldatzea ere sustatu zuela, NUParen erdiko guneetan, UPS horren C-1 Unitatean, irakaskuntzarako eta ikerkuntzarako erabilerak batera eraman ahal izateko. Hori horrela, 2002ko apirilaren 15ean, Nafarroako Gobernuak Erabaki bat hartu zuen, UPSk C-1 Unitaterako aurreikusitako erabileren artean Ikerkuntza eta Garapenarena ere badagoela adierazi zuena.

Espedientea jendaurrean egon den aldian, idazki bat aurkeztu da, Leopoldo Palacios Gonzalo jaunak sinatua, Nafarroako Automozio Zentroaren zuzendariak hain zuzen, non eskatzen baitu Zentroaren lerrokaduraren eta parean duen NUPeko tailerretarako barne-bidearen arteko distantzia 4 metrokoa izan dadila -2 metroko espaloia eta 2 metroko berdegune bat-, eta ez 6 metrokoa Xehetasun Azterlanean aurreikusita dagoen bezala. Horretarako arrazoia hauxe da: behar adinako tokia izatea Zentroaren eraikuntza proiektua behar bezala egokitzeko eta gune irekiak (lorategiak, tailerretako sarbideak, espaloiak, etab.) egoki banatzeko.

Proposamen hori aztertu eta ontzat hartu da. Hortaz, bidezkoa Xehetasun Azterlana behin betikoz onestea eta egindako proposamena hartan sartzea.

Adierazitakoa kontuan harturik,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campusean kokatu beharreko Nafarroako Automozio Zentroaren proiektuari dagokion Xehetasun Azterlana, Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak sustatua, behin betikoz onestea, Leopoldo Palacios Gonzalo Nafarroako Automozio Zentroko zuzendariak egin proposamena aintzat hartuta.

2. Adieraztea Foru Agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz. Aldaketa espedientearen aurka zilegi izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Arlo bereko sailean, Foru Agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluak xedatu bezala.

3. Foru Agindu hau Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuari, Nafarroako Unibertsitate Publikoari, Iruñeko Udalari eta Leopoldo Palcios Gonzalo Nafarroako Automozio Zentroko zuzendariari jakinaraztea, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamahiruan.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0205433