72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

ERABAKIA, 2002ko maiatzaren 20koa, Nafarroako Gobernuak hartua, "Itineris" programa onetsi, hura prestatu eta kudeatzeko ardura Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiari esleitu eta dagokion gastua egiteko baimena ematen duena.

Europan integratzeko prozesuan laguntzen duten faktorerik garrantzitsuenetariko bat Batasuneko kide diren administrazio publikoen artean pertsona eta ideien arteko lankidetza eta trukea bultzatzea da, funtzionarioak faktore biderkatzaile izan daitezen, esperientziak erakutsiz, ideiak trukatuz eta ezaupideak elkarri azalduz.

Hori helburu, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak, Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuaren bidez, "Itineris" programa onesteko proposamena egin du. Horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat Europako Batasuneko kide diren beste herrialdeetako administrazioekin trukeak eta bisitak egiteko programak antolatzea proposatzen da, ideia eta ezaupideen trukea ahalbidetzeko, Europako Batasuneko hizkuntza ofizialen ezagutza eta erabilera baloratzeko eta funtzionarioen mugikortasuna eta Europa batuaren ideia sustatzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. "Itineris" programa onestea. Erabaki honen eranskinean ageri da.

2. "Itineris" programa prestatu eta kudeatzeko ardura Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiari ematea. Lan hori Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuaren bidez egin beharko du, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuarekin lankidetzan.

3. Dagokion gastua onestea, hots, 8.414,17 euro gehienez, 2002. urtera arte luzatu den 2001. urteko aurrekontuaren 43200 2269 455103 kontusailaren kargura.

4. Erabaki hau Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiari, Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuari, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Idazkaritza Teknikoari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Teknikoari igortzea, jakinaren gainean egon daitezen.

5. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkari nagusia, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0206023