72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

551/2002 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Industri zuzendari nagusiak emana. Ebazpen horren bitartez, "13,2 KV-ko aireko linea elektrikoa, Donamariako Errekagorri C.T.I.C.ko deribazioa" proiektuari dagozkion okupatu aitzineko aktak onesten dira.

2000ko abenduaren 4an jendaurrean jarri zen "13,2 KV-ko aireko linea elektrikoa, Donamariako Errekagorri C.T.I.C.ko deribazioa" izeneko instalazioen proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

2001eko urriaren 30ean (2001/11/19ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) Industri zuzendari nagusiak eman 1523/2001 Ebazpenaren bitartez, aipatu proiektua onetsi zen, administrazioaren baimena eman zitzaion, baita egiteko baimena ere. Orobat, instalazio horren onura publikoa onartu zen.

Oker bat medio, jendaurreko informazio horretan ez zen aipatu instalazioak ukitutako ondasun eta eskubideen deklarazioa. Horregatik, 2002ko maiatzaren 2an, jendaurreko beste epe bat ireki zen, eta ez da alegaziorik izan.

Onura publikoaren deklarazioari lotua dago ukitutako ondasunak okupatu beharra eta haien presako okupazioa dakar, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52 eta 53. artikuluen ondorioz, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52, 53 eta 54. artikuluekin eta 1955/2000 E.D.aren 144. artikuluarekin bat. Beraz, bidezko da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aitzineko aktak egiteko.

Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluarekin bat eta Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariaren urriaren 14ko 572/1999 Foru Aginduak (99-10-25eko 133. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Okupatu aitzineko aktak egiteko datak finkatzea, honako ezaugarriak kontuan hartuz:

1. Proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen titularrei, Donamariako alkateari, edo zinegotzi delegatuari, dei egitea, okupatu aitzineko aktak egiteko ager daitezen eta, hala behar bada, behin betiko okupazioarenak egiteko.

2. Aktak Donamariako udaletxean eginen dira, 2002ko ekainaren 28an.

3. Aktak egiteko ordena interesatu bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

4. Interesatu guztiek, baita ukituriko ondasunen gainean edozein eskubideren titular direnek ere, pertsonalki agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo, bestela, behar bezala baimendutako ordezkaria igorri beharko dute, titulartasuna frogatzen duten agiriak (eskritura publikoa, Jabetza Erregistroaren ziurtagiria eta abar) aldean dituela. Halaber, nahi izanez gero, perituak eta notarioa, beren kontura, ekar ditzakete.

5. Ana Cristina Díaz de Cerio Díez andrea eta Begoña Ballaz Torres andrea izendatzea Administrazioaren ordezkari, bata zein bestea, Aldez Aurreko, Adostasun, Okupazio eta Ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten.

6. Desjabetzapen espedientean Iberdrola, D.E.S.A.U. enpresa izanen da onuradun.

7. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Donamariako Udaleko iragarki oholean. Argitalpen horiek Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan ezarritako ondorioetarako ere egiten dira.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zortzian. Industri zuzendari nagusia, Enrique Jiménez Goicoa.

Iragarkiaren kodea: A0206030