72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

506/2002 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana. Teknikoki onesten du "Fuente del Hierro kaletik Zizur Txiki aldera joateko irteera berritzea" izeneko proiektua, eta jendaurrean jartzen du proiektu horrek ukitzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda, Ebazpen honen eranskinean ageri dena.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak, Maesic, S.L. enpresak egina, "Fuente del Hierro kaletik Zizur Txiki aldera joateko irteera berritzea" izeneko proiektua aurkezten du onesteko.

Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak "Iruñeko sarbideak eta bide-sarea egin eta hobetzeko hitzarmena" sinatu zuen Iruñeko Udalarekin 2002ko martxoaren 1ean. Hitzarmen horren xede diren jarduketen artean "Fuente del Hierro kaletik Zizur Txiki aldera joateko irteera berritzea" izeneko proiektua.

Fuente del Hierro kaletik Zizur Txikira joateko sarbideak hobetzeko behar diren lanak sartuak daude proiektuan, kontuan harturik, bereziki, Donejakue bidea, Iruñeko hirigintza planeamendua, Iruñerriko Hirigintzako arauak eta Nafarroako Unibertsitatearen campusaren UPSa.

Proiektua Fuente del Hierro kalearen luzapena eta Unibertsitateko errepidea elkartzen diren tokian hasten da, 12 m-ko barne diametroko biribilgune itxiarekin eta 7,5 m-ko galtzada zirkularrarekin. Sadar ugaldea zubi berri baten bidez gurutzatzen du eta, saihesbide gisa, trenbidearen gaineko iraganbideko muturreraino ailegatzen da, Donapeako gurutzean izan ezik. Beharrezkoa izanen da Elortz ugaldean ere zubi berria egitea eta oinezkoendako zaldaina, trenbide gainean egun dagoen zubiari atxikia.

Donejakue bidea Sadar eta Elortz ugaldeetako zubietan barrena doa eta oinezkoendako geldituko da. Egungo errepidea bidetako hartuko du eta, trenbidera iristean, plataforma eskuinaldean handituko da eta zaldainean barrena gurutzatuko du. Errepidearen eskuineko bazterretik segituko du Etxabakoitz-Arrizabalaga errepidearekin gurutzatzen den arte.

Jarduketari akabera ematen dio beste biribilgune batek, aurrekoa bezalaxekoak, Ezkirozko eta Unibertsitateko errepideen gurutzean. Oinezkoendako zaldaina, egun Sadarko zubiaren ondoan, kokagune berrira eramanen da, ugalde berean, Ezkirozko errepidearekin gurutzatzen den tokira.

Proiektatutako zeharkako sekzioa 3,00 metroko bi erreik eta 0,50 metroko bazterbide banak egiten dute.

Ukitutako zerbitzuetan, hornidura, saneamendu eta gas hobiak sendotuko dira, bai eta elektrizitate eta euri uretarako kutxetak handitu ere. Proiektatua dago, halaber, aireko telefono linea baten aldaketa 1+297 kp.an.

Nafarroako etorbidearen (mendebaldeko saihesbidea) moldaketaren eta Fuente del Hierro kaletik Zizur Txiki aldera joateko irteera berritzearen ondorioz, Nafarroako Unibertsitateak "Nafarroako Unibertsitatearen Iruñeko Campusa" izeneko UPSa aldatzeko espedientea aurkeztu du, tramitatzeko.

Horrenbestez, txostenak dioenarekin bat eta Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak hala proposatuta, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/99 Foru Aginduak esleitu dizkion eskumenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBATZI DU:

1. Teknikoki onestea "Fuente del Hierro kaletik Zizur Txiki aldera joateko irteera berritzea" izeneko proiektua.

2. Proiektu hori, eta proiektuak ukitzen dituen ondasun-eskubideen zerrenda, jendaurrean jartzea hogei egun balioduneko epean. Epe horretan edozeinek zilegi du bidezko iruditzen zaizkion alegazio edo ohar guztiak egitea eta idatziz aurkeztea argitaratu den zerrendan izan daitezkeen hutsak zuzentzeko beharko diren datuak. Hartarako, interesatuek beren esku izanen dituzte lurzati planoak, Nafarroako Gobernuaren Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuaren bulegoetan eta Iruñeko eta Zizurko (Gazolatz) Udalenetan.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari, eta Iruñeko eta Zizurko Udalei, behar diren ondorioak izan ditzan. Azken horiei lurzati planoen kopia bat ere helaraziko zaie.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita bederatzian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio zuzendari nagusia, Álvaro Miranda Simavilla.

E R A N S K I N A "FUENTE DEL HIERRO KALETIK ZIZUR TXIKI ALDERA JOATEKO IRTEERA BERRITZEA" PROIEKTUA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

IRUÑEKO UDAL MUGAPEA

PA-1 INMOBILIARIA DE LA

UNIVERSIDAD DE NAVARRA

Iturralde y Suit k., 15-7.a

IRUÑA 239,44 536,60 4 2765 Hiri lurra

PA-2 INMOBILIARIA DE LA

UNIVERSIDAD DE NAVARRA

Iturralde y Suit k., 15-7.a

IRUÑA 628,02 3.005,93 4 2731 Lurzorua

PA-3 INMOBILIARIA DE LA

UNIVERSIDAD DE NAVARRA

Iturralde y Suit k., 15-7.a

IRUÑA 116,47 148,34 4 2055 Lurzorua

PA-4 INMOBILIARIA DE LA

UNIVERSIDAD DE NAVARRA

Iturralde y Suit k., 15-7.a

IRUÑA 1.510,15 1.492,39 4 2056 Lurzorua

PA-5 INMOBILIARIA DE LA

UNIVERSIDAD DE NAVARRA

Iturralde y Suit k., 15-7.a

IRUÑA 229,22 216,87 4 2065 Lurzorua

PA-6 INMOBILIARIA DE LA

UNIVERSIDAD DE NAVARRA

Iturralde y Suit k., 15-7.a

IRUÑA 32,91 175,61 4 2020 Lurzorua

PA-7 INMOBILIARIA DE LA

UNIVERSIDAD DE NAVARRA

Iturralde y Suit k., 15-7.a

IRUÑA 19,43 44,12 4 2010 Lurzorua

PA-8 HUALDE ARMENDARIZ, LEANDRO

Carlos III.a etorb., 7-1.a

IRUÑA 206,57 372,13 4 2616 Alorra

PA-9 RIPODAS BEROIZ, JOSE MARIA

Sancho Azkarra, 26-4.a A

IRUÑA

RIPODAS BEROIZ, MARIA ANGELES

IRUÑEKO etorb., 4-1-6.a C

BARAÑAIN

RIPODAS BEROIZ, JUANA MARIA

Gaztainondoen plaza, 5-9.a

BARAÑAIN 826,28 100,53 4 2615 Alorra

PA-10 IRUÑEKO UDALA

Udaletxeko plaza, 1

IRUÑA 222,15 37,73 4 2002 Lurzorua

PA-11 IRUÑEKO UDALA

Udaletxeko plaza, 1

IRUÑA - 32,42 4 2017 Larreak

ZIZURKO UDAL MUGAPEA (ZIZUR TXIKIA)

CI-1 ZIZUR TXIKIKO KONTZEJUKO

HERRILURRAK

San Emeterio k., z.g.

ZIZUR TXIKIA 365,14 104,99 1 399 Larreak

CI-2 ARRARAS ESCALES, MARIA GLORIA

Yanguas y Miranda, 27-3.a C

IRUÑA

ARRECHEA GOYENECHE, M. PILAR

Pío XII.a etorb., 16-9.a D

IRUÑA

ARRARAS LARREA, RAMON

Yanguas y Miranda, 27-3.a C

IRUÑA

LASPIUR GOÑI, MARIA PILAR

Nafarroa Behereko etorb., 10-3.a D

IRUÑA 2.108,47 766,10 1 398 Larreak

CI-3 RONCAL BARAIBAR, JOSE J.

Belzetako paseal., 1

ZIZUR TXIKIA 2.231,83 788,09 1 379 Alorra

CI-4 RONCAL BARAIBAR, JOSE J.

Belzetako paseal., 1

ZIZUR TXIKIA 259,29 - 1 301 Larreak

Ukitutako zerbitzuengatiko zortasuna

ZIZURKO UDAL MUGAPEA (ZIZUR TXIKIA)

CI-1 ZIZUR TXIKIKO KONTZEJUKO

HERRILURRAK

San Emeterio k., z.g.

ZIZUR TXIKIA 16,00 48,00 2 L. Elekt. 1 399 Larreak

Iragarkiaren kodea: A0206112