72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

573/2002 FORU AGINDUA, maiatzaren 17koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Bide berri bat egiteko obretarako laguntza tekniko topografiko eta kuantitatiboa: Merkantzien geltokia/N-121/Garraioaren Hiria" izeneko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako deia egin du "Bide berri bat egiteko obretarako laguntza tekniko topografiko eta kuantitatiboa: Merkantzien geltokia/N-121/Garraioaren Hiria" izeneko lanak kontratatzeko, ondoko baldintza orokorrei loturik:

-Kontratuaren xedea: aipatu lanak egitea.

-Esleipen mota: irekia/lehiaketa.

-Lizitazio prezioa: 270.455,45 euro.

-Egiteko epea: hamasei (16) hilabete.

-Europako Batasuneko Aldizkari Ofizialera bidali zen eguna: 2002ko maiatzaren 22a.

-Proposamenak aurkezteko epea: 2002ko uztailaren 15a arte, egun hori barne, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Inazio etorbidea, 3-behea, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan agertzen direnak. Agiriok jatorrizkoak edo kopia egiaztatuak beharko dute izan.

Baldintza teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguak aztertzeko, Bide eta Eraikuntza Zerbitzura jo (948 42 74 59 telefonoa, San Ignazio etorbidea, 3-3. solairua, Iruña), edo http://www.cfnavarra.es/obraspublicas orrian begiratu.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna: 2002ko uztailaren 24an, 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamazazpian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

PROPOSAMEN EREDUA

Behean sinatzen duenak, .................... J/A-ak, adinez nagusiak, ..........(e)ko bizilagunak, helbidea ........ kalean, ...... zenbakian duenak, bere izenean edo .............. ordezkatuz, "Bide berri bat egiteko obretarako laguntza tekniko topografiko eta kuantitatiboa: Merkantzien geltokia/N-121/Garraioaren Hiria" izeneko lanak lehiaketaren bidez esleitzeko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako iragarkia eta lizitazio hori agintzen duten administrazio klausula partikularren eta baldintza teknikoen pleguak ezagutzen dituelarik, hitz ematen du lan horiek adierazitako agiriek ezarritakoa hertsiki betez eginen dituela, ........... (zenbakitan) .......... euroren truke.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: a0205880