72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

187/2002 FORU AGINDUA, ekainaren 4koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako BHIetako Heziketa Zikloetarako ekipo informatikoak, material didaktikoa eta makina industrialak erosteko 282.534,64 euroko gastua baimentzen duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako dei egin du Nafarroako BHIetako Heziketa Zikloetarako ekipo informatikoak, material didaktikoa eta makina industrialak kontratatzeko. Hona hemen ezarri diren baldintza orokorrak:

-Modua: lehiaketa.

-Xedea: Nafarroako BHIetako Heziketa Zikloetarako ekipo informatikoak, material didaktikoa eta makina industrialak erostea.

-Aurrekontua: 282.534,64 euro.

-Proposamenak aurkeztea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturalera arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña), edo Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako beste edozein bideren bitartez.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kautotutako kopiak beharko dute izan.

-Eskaintzak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun- orduak: irailaren seiko 12:00etan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko bulegoetako bilera gelan (Iruñeko Santo Domingo kalea, z.g.) eginen den jendaurreko ekitaldian.

Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Inbertsio Zerbitzuaren web orrian (http://www.cfnavarra.es/inversioneseducacion); Inbertsio Zerbitzuko Erosketa Bulegoan (Tel.: 948 42 65 30 eta 948 42 66 06) adieraziko da non har daitezkeen.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren lauan.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

PROPOSAMEN EREDUA

..................... jaun/andreak, .............(e)koak, ..............ren izenean Nafarroako BHIetako Heziketa Zikloetarako ekipo informatikoak, material didaktikoa eta makina industrialak erosteko 2002ko .....aren .....(e)ko .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen iragarkiaren berri izanik, eta hori arautzen duten administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak ezagutzen dituelarik, hitz ematen du bere gain hartuko duela horniketa, aipatu agiriei hertsiki lotuz, eta horretarako honako eskaintza hau egiten du:

BAKOITZAREN EMATEKO

(Data eta lizitatzailearen sinadura)

1. lotea: material informatikoa, 111.456,18 euro.

2. lotea: hornidura industrialak, 14.583,55 euro.

3. lotea: makinak-lanabesak, 20.344,26 euro.

4. lotea: automozio ekipoak, 24.431,14 euro.

5. lotea: hotz-berorako materiala, 19.382,64 euro.

6. lotea: maneiagailu pneumatikoak, 10.217,00 euro.

7. lotea: entrenagailu elektrikoak, 20.103,85 euro.

8. lotea: automata programagarriak, 25.242,02 euro.

9. lotea: soldadurako materiala, 25.882,02 euro.

10. lotea: gorotza zabaltzeko makina, 5.410,00 euro.

11. lotea: laborategiko materiala, 5.481,49 euro.

Iragarkiaren kodea: A0206283