72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

182/2002 FORU AGINDUA, maiatzaren 28koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, ikasleen garraio zerbitzu batzuk, 2002-2003 ikasturterako, lehiaketa publikoaren bidez kontratatzea xedatzen duena. Ikastetxe hauetako garraioa: Doneztebeko H.L.H.I.P./D.B.H.I., Zudairiko "Las Amescoas" H.L.H.I.P. eta Erriberriko "Príncipe de Viana" H.L.H.I.P.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lehiaketa publikorako dei egin du, 2002-2003 ikasturterako ikastetxe publikoetako ikasleen garraio zerbitzu batzuk kontratatzeko.

-Mota: lehiaketa publikoa.

-Kontratuen xedea: 2002-2003 ikasturtean, agindu teknikoen pleguko eranskinean aipatzen diren ikastetxeetako ikasleen garraio zerbitzuaz arduratzea.(Ó1)

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen pleguetan azaltzen direnak. Agiriek jatorrizkoak edo notario zein administrazio bidez konpultsatutako kopiak izan beharko dute.

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturaleko 14:30 arte, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean (Karlos III.a, 2, Iruña), edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

-Eskaintzak irekitzeko tokia eta egun-orduak: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita bosgarren egun baliodunean irekiko dira jendaurrean, 10:00etan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

-Pleguak eta proposamen ekonomikoaren eredua lizitatzaileen eskura daude Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Zerbitzu Osagarrien Bulegoan (Iruñeko Santo Domingo kalea, z.g.).

(1) Lizitazioaren gehieneko prezioak eta ibilbideen deskripzioa pleguen eranskinean azaldu dira.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zortzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: a0206114