72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

99/2002 FORU DEKRETUA, maiatzaren 13koa, Irañetako hondakin ura arazteko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapena egiteko, presakoa dela adierazten duena.

Irañetako Udalak 2001eko urriaren zortzian egin bilkuran hartutako Erabakiaren bitartez eman zitzaion hasiera desjabetzapen prozedurari, Irañetako hondakin ura arazteko proiektuko obrak egiteko, eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zuen hamabost egunez.

Jendaurrean egoteko epe hori amaiturik, Irañetako Udalak 2000ko otsailaren hogeita zortzian egin bilkuran hartutako Erabakiaren bitartez, behin betikoz onetsi zen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta Erabakiaren azalpen zatian adierazi bezala ebatzi ziren aurkeztutako alegazioak.

Lan horiek presakoak dira, aipatu entitateak lehenbailehen izan behar baitu arazteko azpiegitura egokien jabe; izan ere, gaur egun Arakil ibaira baitoa zuzenean hondakin ura, aurretik araztu gabe.

Nafarroako Gobernuak, Irañetako Udalak alegatutako arrazoiak ikusirik, bidezkotzat jo du desjabetzapenak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenei jarraituz, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko maiatzaren hamairuko bilkuran hartu zuen erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Irañetako hondakin ura arazteko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamahiruan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0205609