72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Sistema Informatikoetako ofizial izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Sistema Informatikoetako ofizial izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedaturikoari jarraikiz (2000ko martxoaren 1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 27. zk.), epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaiak izendatzeko proposamena aurkeztu du.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Sistema Informatikoetako ofizial izateko bi lanpostuetarako, hauek izendatzeko proposamena onetsi da:

-José Alberto Ortin Lasheras.

-Luis María Satrustegui Guembe.

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren bian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: A0204938